Giro beroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 12a

Egun osoan zehar zeruan ia apenas ikusiko dugun hodeirik, non eguzkiak gogotik berotzeko aukera izango duen eta eguneko erdiko orduetan bero handia izango dugun.

Azken orduetan bero-hodeiren bat ikusiko da, baina ondoriorik gabe. Haizeak goizean hego ukitu bat izango du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperatura maximoa 32-33 graduan errendituko da.

Are giro beroagoa izango dugu bihar. Berriz ere, egun osoan zehar ia ez dugu hodeirik ikusiko. Soilik azken orduetan bero-hodeiren bat edo beste, baina inolako ondoriorik gabe. Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean aldiz eki/ipar-ekialdekoa. Tenperatura igo egingo da eta 34-35 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!