Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 9a

Goizean goizetik hasi eta eguna amaitu bitarte, zeruan ez dugu hodeirik ikusiko eta zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua izango ditugu.

Haizeak goizean aldakor xamar joko du, arratsaldean aldiz iparraldetik tarteka bizi ibiliko da eta tenperatura igo egingo da, graduan joaz goia. 

Antzeko giroa izango dugu bihar. Berriz ere egun osoan zehar zeruan urdina nagusituko da eta ia ez da hodeirik ikusiko, giro eguzkitsu eta bikaina nagusituko delarik. Goizean haizea aldakor ibiliko da, hego ukitu batekin. Arratsaldean aldiz, iparraldera egingo du eta bizitu egingo da. Tenperatura igo eta 27-28 graduan joko du goia eguneko erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!