Oso antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 8a

Goizean berriz ere hodei ugari ikusiko dugu zeruan, baina eguerdi ingururako ostarte batzuk zabalduko zaizkigu eta arratsaldeko lehen orduak politak izango dira.

Azken orduetan hodei gehiago izango da, baina orokorrean giro argiarekin emango diogu amaiera egunari. Ipar-haizea nagusituko da beste behin eta tenperatura antzeko balioetan kokatuko da, 23-24 graduan joaz goia.

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Goizean goizetik hasi eta eguna amaitu bitarte, zeruan ez dugu hodeirik ikusiko eta zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua izango ditugu. Haizeak goizean aldakor xamar joko du, arratsaldean aldiz iparraldetik tarteka bizi ibiliko da eta tenperatura igo egingo da, graduan joaz goia. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!