Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 7a

Goizean hodeiak ugariak izango dira, baina orokorrean ateri eutsiko dio. Egunaren erdiko orduetan ostarte politak irekiko dira, arratsaldeko lehen orduak nahiko eguzkitsuak izango direlarik.

Azken orduetan berriz ere hodeiak nagusituko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Ipar-haizea ibiliko da eta tenperatura igo egingo da, 24-25 graduan joaz goia.

Oso antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean berriz ere hodei ugari ikusiko dugu zeruan, baina eguerdi ingururako ostarte batzuk zabalduko zaizkigu eta arratsaldeko lehen orduak politak izango dira. Azken orduetan berriz ere hodeiak ugarituko dira, baina ez du euririk egingo. Ipar-haizea nagusituko da beste behin eta tenperaturak koska bat gora egingo du 25-26 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!