Giro ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 6a

Goizean goizetik hodeiak nagusituko dira eta zaparradaren bat edo beste izango dugu, tarteka mardul botako duelarik. Hala ere, tartekatuak izango dira eta litro gutxi botako ditu.

Arratsaldeko lehen ordutik aurrera ia erabat ateri geratuko da eta ostarte batzuk ere ikusiko ditugu. Ipar-haize bizia ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, 21-22 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean hodeiak ugariak izango dira, baina orokorrean ateri eutsiko dio. Egunaren erdiko orduetan ostarte politak irekiko dira, arratsaldeko lehen orduak nahiko eguzkitsuak izango direlarik. Azken orduetan berriz ere hodeiak nagusituko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Ipar-haizea ibiliko da eta tenperatura igo egingo da, 24-25 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!