Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 5a

Goizean behe-hodeiak oso ugariak izango dira, baina orokorrean ateri egongo da. Goizak aurrera egin ahala hodeiak saretzen joango dira eta egunaren erdiko orduetan ostarte politak eta giro ederra izango ditugu.

Azken orduetan bero-hodeiak garatuko dira, baina ez da ekaitzik espero. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura 23-24 graduan errendituko da.

Giro ezegonkorra izango dugu bihar. Goizean goizetik ekaitz hodeiak nagusituko dira eta zaparradak izango ditugu, tarteka mardulak izango direlarik eta ekaitz handiren bat izango delarik. Egoera honek arratsalde erdi arte iraungo du. Azken orduetan atertu egingo du. Ipar-haize bizia ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, 21-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!