Egun osoan zehar iparraldeko haizeak joko du eta tenperaturak behera egingo du horren ondorioz, 22-23 graduan joko duelarik goia.
Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean eta azken orduetan hodeiak trinkoagoak izango dira eta goizean ez da baztertzen zipriztinen bat edo beste botatzea. Hala ere, egunaren gehienean ateri egongo da eta giroa lasaia izango da.