Uda sasoiko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 2a

Egun osoan zehar tarteka goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, baina ez diote batere trabarik egingo eguzkiari eta eguraldi eguzkitsua izango dugu.

Arratsaldean bero-hodeiren bat agertuko da, baina ez du ekaitzetara joko. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean aldiz iparraldetik. Tenperaturak koska polita egingo du gora, 27-28 graduan joaz goia. 

Giro lasaia izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodei baxu batzuk ikusiko ditugu zeruan, bereziki egunaren lehen eta azken orduetan. Hala ere, hodei hauek apenas utziko duten euririk eta eguraldi lasaia izango dugu. Egun osoan zehar iparraldeko haizeak joko du eta tenperaturak behera egingo du horren ondorioz, 22-23 graduan joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!