Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko uztailaren 1a

Goizean hodei batzuk agertuko dira, baina goizak aurrera egin ahala desagertzeko joera izango dute eta eguerdi alderako zeruan urdina nagusituko da.

Arratsaldean giro eguzkitsua izango da. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura dezente igoko da, 22-23 graduan joaz goia.

Uda sasoiko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar tarteka goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, baina ez diote batere trabarik egingo eguzkiari eta eguraldi eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean bero-hodeiren bat agertuko da, baina ez du ekaitzetara joko. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean aldiz iparraldetik. Tenperaturak koska polita egingo du gora, 27-28 graduan joaz goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!