Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 30a

Egun osoan zehar zerua estalita egongo da eta tarteka euri zaparrada txiki batzuk botako ditu. Azken orduetan atertzera egingo du.

Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak koska polita behera egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Goizean hodei batzuk agertuko dira, baina goizak aurrera egin ahala desagertzeko joera izango dute eta eguerdi alderako zeruan urdina nagusituko da. Arratsaldean giro eguzkitsua izango da. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura dezente igoko da, 22-23 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!