Okerrera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 29a

Okerrera egingo du aroak. Goizean hodeiak eta ostarteak izango dira, baina giroa lasaia izango da.

Eguerditik aurrera zerua estalirik geratuko da eta tarteka euri zaparrada txiki batzuk izango dira. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du, 21-22 graduan joaz goia.

Giro kaskarra izango dugu bihar. Egun osoan zehar zerua estalita egongo da eta tarteka euri zaparrada txiki batzuk botako ditu. Azken orduetan atertzera egingo du. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak koska polita behera egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!