Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 28a

Goizean hodei batzuk ikusiko ditugu, baina orduek aurrera egin ahala desagertzera egingo dute, arratsaldean giro eguzkitsua geratuz.

Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik. Tenperatura igo egingo da, 23-24 graduan joaz goia.

Okerrera egingo du bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak eta giro atsegina izango dugu. Eguerditik aurrera ordea, hodeiak ugarituko dira eta arratsaldean euri zaparrada txiki batzuk izango ditugu. Goizean hego-mendebaldeko haizea izango da, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldekoa. Tenperatura antzeko kokatuko da, 23-24° graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!