Eguraldi kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 25a

Goizean goiz hodeiak ugariak izango badira ere, nahiko giro lasaia izango da. Goiz erdian ordea, fronte bat iritsiko da, zerua erabat estalirik geratuko da eta euritara joko du.

Arratsaldean zehar zaparradak izango dira, non tarteka gogotik egingo duen. Gauean atertzera egingo du. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 19-20 graduan joaz goia.
 
Giro motela izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak oso ugariak izango dira eta hodei hauek tarteka euri zaparrada txiki batzuk utziko dituzte, bereziki goiz erditik aurrera eta egunaren erdiko orduetan. Gauean berriz ere atertzera egingo du. Ipar/ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura are gehiago jaitsiko da, 17-19 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!