Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 24a

Goizean oraindik zeruan hodei asko egongo da eta tarteka euri zaparradaren bat edo beste izango da. Hala ere, oso gutxi botako du.

Arratsaldean ateri egongo da eta arratsaldean zehar ostarte batzuk zabalduko dira, eguna nahiko giro argiarekin amaituko dugularik. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean aldiz, ipar-haizea nagusituko da eta tenperatura jaitsi egingo da 21-22 graduan joaz goia.

Eguraldi kaskarra izango dugu bihar. Goizean goiz hodeiak ugariak izango badira ere, nahiko giro lasaia izango da. Goiz erdian ordea, fronte bat iritsiko da, zerua erabat estalirik geratuko da eta euritara joko du. Arratsaldean zehar zaparradak izango dira, non tarteka gogotik egingo duen. Gauean atertzera egingo du. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 19-20 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!