Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 23a

Goizean hodei ugari egongo da zeruan, baina apenas bustiko du eta giroa lasaia izango da. Arratsaldean ordea, hodeiak ugaritu egingo dira eta ekaitzetara joko du, non zaparrada mardulak botako dituen.

Haizea goizean hego-mendebaldetik ibiliko da, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura igo egingo da, 23-24 graduan joaz goia.

Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Goizean oraindik zeruan hodei asko egongo da eta tarteka euri zaparradaren bat edo beste izango da. Arratsaldean zehar ordea, atertzeko joera hartuko du, arratsalde erdirako ateri geratuko da eta azken orduetan ostarte batzuk ere irekiko dira. Ipar-haizea nagusituko da eta tenperatura jaitsi egingo da 21-22 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!