Giro ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 22a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek zaparradak utziko dituzte. Goizean tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira eta arratsaldean aldiz, mardulago eta ugariago egingo du, non ez den baztertzen ekaitzak jo eta zaparrada gogorren bat izatea.

Ipar/ipar-mendebaldeko haizea izango dugu eta tenperatura jaitsi egingo da, 21-22 graduan joaz goia.

Giro nahasia izango dugu bihar. Goizean hodei ugari egongo da zeruan, baina apenas bustiko du eta giroa lasaia izango da. Arratsaldean ordea, hodeiak ugaritu egingo dira eta ekaitzetara joko du, non zaparrada mardulak botako dituen. Haizea goizean hego-mendebaldetik ibiliko da, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura igo egingo da, 23-24 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!