Giro aldakorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 21a

Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta han-hemenka euri-langar pixka bat egingo du. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan hodeiak eta ostarteak eta giro argia izango dira.

Azken orduetan bero-hodeiak garatuko dira, baina apenas lehertuko den ekaitzik. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura igo egingo da, 26-27 graduan joaz goia.

Giro ezegonkorra izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek zaparradak utziko dituzte. Goizean tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira eta arratsaldean aldiz, mardulago eta ugariago egingo du, non ez den baztertzen ekaitzak jo eta zaparrada gogorren bat izatea. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea izango dugu eta tenperatura jaitsi egingo da, 21-22 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!