Askoz giro freskoagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 19a

Goizean zeru oskarbiarekin giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Arratsaldean, ezegonkortasuna medio, bero-hodeiak garatuko dira eta arratsalde erditik aurrera ekaitzen bat edo beste izango da, nahiz eta, ez den espero ekaitz gogorrik eta ugaririk izaterik.

Haizea arratsalde erdira arte ipar, ipar-ekialdetik ahul ibiliko da; arratsalde erditik aurrera ipar-mendebaldera egin eta zakartu egingo da. Tenperatura 26-28 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean zeruan ostarteak nagusituko dira. Arratsaldean zehar hodeiak ugarituko dira eta ez da baztertzen ekaitzen bat lehertzea. Hala ere, aukera oso txikia izango da. Haizea goizean hegotik ibiliko da, baina eguerditik aurrera ipar/ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura antzeko edo zertxobait gorago kokatuko da, 27-29 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!