Bero sapa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 18a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko badira ere, zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi eguzkitsua izango dugu.

Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatzen joango dira eta arratsalde erditik aurrera eta gau partean ekaitzen bat edo beste izango da, nahiz eta, ez diren ugariak izango. Goizean haizea hegotik harro ibiliko da, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldera egingo du, aldaketa unean bolada gogorrak utziz. Tenperaturak 38-41 graduan kokatuko dira, baina arratsaldean nabarmen freskatuko du. 

Askoz giro freskoagoa izango dugu bihar. Goizean zeru oskarbiarekin giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Arratsaldean, ezegonkortasuna medio, bero-hodeiak garatuko dira eta arratsalde erditik aurrera ekaitzen bat edo beste izango da, nahiz eta, ez den espero ekaitz gogorrik eta ugaririk izaterik. Haizea arratsalde erdira arte ipar, ipar-ekialdetik ahul ibiliko da; arratsalde erditik aurrera ipar-mendebaldera egin eta zakartu egingo da. Tenperatura 26-28 graduan joaz goia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!