Bero zakarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 17a

Goizean berriz ere erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, baina giro eguzkitsua izango da. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira, baina ez du ia apenas ekaitzik lehertuko.

Haizeak hego-ekialdetik joko du egun osoan eta tenperaturak oso balio altuetan kokatuko dira berriz ere, 37-39 graduan joaz goia.

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko badira ere, zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi eguzkitsua izango dugu bihar. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatzen joango dira eta arratsalde erditik aurrera eta gau partean ekaitzen bat edo beste izango da, nahiz eta, ez diren ugariak izango. Goizean haizea hegotik harro ibiliko da, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldera egingo du, aldaketa unean bolada gogorrak utziz. Tenperaturak 38-41 graduan kokatuko dira, baina arratsaldean nabarmen freskatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!