Bero handia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 16a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk salbu, giro eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatzen joango dira eta ez da baztertzen ilunabar, gau partean ekaitzen bat lehertzea.

Hala ere, ez dira ekaitz emankorrak izango. Haizeak hego-ekialdetik joko du, azken orduetan iparraldetik finkatuko delarik. Tenperatura dezente igoko da, 37-38 graduan joaz goia.

Bero zakarra izango dugu bihar. Goizean berriz ere erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, baina giro eguzkitsua izango da. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira, baina ez du ia apenas ekaitzik lehertuk. Haizeak hego-ekialdetik joko du egun osoan eta tenperatura oso balio altuetan kokatuko da berriz ere, 37-39 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!