Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 15a

Goizean goi-hodei batzuk ikusiko ditugu, baina eguraldi eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean zehar berriz ere bero-hodeiak garatuko dira, baina ekaitza lehertzeko probabilitatea txikia da eta gehienean ateri eutsiko dio.

Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean aldiz, ipar-ekialdekoa. Tenperatura jaitsi egingo da, 32-33 graduan joaz goia.

Bero handia egingo du bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk salbu, giro eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatzen joango dira eta ez da baztertzen ilunabar, gau partean ekaitzen bat lehertzea. Hala ere, ez dira ekaitz emankorrak izango. Haizeak hego-ekialdetik joko du, azken orduetan iparraldetik finkatuko delarik. Tenperatura dezente igoko da, 37-38 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!