Bero zakarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 14a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiren bat salbu, giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldean zehar, beroaren eraginez, bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen ekaitzen bat lehertzea, nahiz eta, aukera txikia den.

Haizeak goizean hegotik joko du, arratsaldean aldiz iparraldetik. Tenperatura asko igoko da, 35-36 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean goi-hodei batzuk ikusiko ditugu, baina eguraldi eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean zehar berriz ere bero-hodeiak garatuko dira, baina ekaitza lehertzeko probabilitatea txikia da eta gehienean ateri eutsiko dio. Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean aldiz, ipar-ekialdekoa. Tenperatura antzeko mantenduko da, 35-36 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!