Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 12a

Goizean goiz hodei baxu batzuk agertuko dira, baina ostarteak nagusi izango dira eta goizak aurrera egin ahala urdina nagusitzen joango da.

Arratsaldeko lehen orduetan giro eguzkitsua izango dugu, baina azken orduetan hodei baxuak eta bero-hodeiak garatuko dira. Hala ere, apenas espero den ekaitzik. Ipar, ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, 23-25 graduan joaz goia.

Giro lasaiarekin jarraituko dugu bihar. Lehen orduetan hodei baxuak ugariak izango dira, baina eguerdirako jasoko du eta arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko zaigu. Ipar/ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura antzeko kokatuko da, 23-25 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!