Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 11

Goizean hodei baxu batzuk agertuko dira, baina goizean zehar desagertzeko joera izango dute eta eguerdirako giro eguzkitsua izango dugu.

Arratsaldean zeruan urdina nagusituko da, baina azken orduetan berriz ere behe-hodeiak agertuko dira. Hala ere, ez da euririk espero. Haizeak goizean hego ukitu bat izango du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperatura antzeko balioetan kokatuko da, 25-26 graduan joaz goia. 

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean goiz hodei baxu batzuk agertuko dira, baina ostarteak nagusi izango dira eta goizak aurrera egin ahala urdina nagusitzen joango da. Arratsaldeko lehen orduetan giro eguzkitsua izango dugu, baina azken orduetan hodei baxuak eta bero-hodeiak garatuko dira. Hala ere, apenas espero den ekaitzik. Ipar, ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, 23-25 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!