Giro bikaina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 10a

Egun osoan zehar goi-mailako hodei fin batzuk ikusiko ditugu, baina hauek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta giro eguzkitsua nagusituko zaigu.

 Goizean haizeak hego-ekialdetik joko du, arratsaldean aldiz iparraldetik. Tenperatura igo egingo da eta 25-27 graduan joko du goia eguneko erdiko orduetan.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean hodei baxu batzuk agertuko dira, baina goizean zehar desagertzeko joera izango dute eta eguerdirako giro eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean zeruan urdina nagusituko da, baina azken orduetan berriz ere behe-hodeiak agertuko dira. Hala ere, ez da euririk espero. Haizeak goizean hego ukitu bat izango du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperatura antzeko balioetan kokatuko da, 25-26 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!