Hobetzeko joera hartuko du eguraldiak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 9a

Goizean oraindik hodei asko izango da eta tarteka euri langar pixka bat izango dugu. Eguerditik aurrera erabat ateri egongo da eta ostarte zabalak irekiko dira, giro argia izango dugularik arratsaldean.

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak koska bat egingo du gora, 22-23 graduan joaz goia.

Giro bikaina izango dugu bihar. Egun osoan zehar goi-mailako hodei fin batzuk ikusiko ditugu, baina hauek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta giro eguzkitsua nagusituko zaigu. Goizean haizeak hego-ekialdetik joko du, arratsaldean aldiz iparraldetik. Tenperatura igo egingo da eta 26-28 graduan joko du goia eguneko erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!