Giro argia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 8a

Goizean goi-hodeiak ugariak izango dira, baina giro argia izango dugu. Goizean bertan behe-hodeiak ugaritzen joango dira, eguerdirako zerua estalirik geratuko da eta arratsaldean zehar tantaren bat edo beste botako du.

Ipar/ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura jaitsi egingo da, 21-22 graduan joaz goia.

Hobetzeko joera hartuko du eguraldiak bihar. Goizean oraindik hodei asko izango da eta tarteka euri langar pixka bat izango dugu. Eguerditik aurrera erabat ateri egongo da eta ostarte batzuk zabalduko dira, giro argia izango dugularik arratsaldean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak koska bat egingo du gora, 22-23 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!