Giro aldakorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 7a

Goizean hodei baxuak oso ugariak izango dira eta tarteka euri langar pixka bat utziko dute, nahiz eta, ordu gehienetan ateri egon. Eguerditik aurrera atertu eta ostarteak irekitzen joango dira, egunaren bigarren zatia askoz argiagoa izango delarik. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, 22-23 graduan joz goia.  

Bihar, giro lasaia izango da. Goizean ostarte zabalak izango ditugu eta eguraldi eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Arratsaldean zehar ordea, behe-hodeiak ugarituko dira eta zerua nahiko estalirik utziko dute. Hala ere, apenas egingo duen euririk. Ipar/ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu, baina tenperatura igo egingo da, 24-25 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!