Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 5a

Egun osoan zehar hodeiak jaun eta jabe izango dira zeruan eta tarteka euri pixka bat ere utziko dute. Euri gutxi egingo du eta gehienbat eguneko erdiko orduetan egingo du eta euri txiki edo euri langar modura.

Ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, 20-21 graduan joaz goia.

Giro aldakorra izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, hodeiak ugariagoak izango direlarik egunaren erdiko orduetan, non orduan zaparrada ahulen bat edo beste botako duen. Gainontzeko orduetan ateri egongo da. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura antzeko mantenduko da, 20-21 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!