Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 4a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina orokorrean giroa argia eta polita izango da. Arratsaldean zehar ordea, bero-hodeiak azkar batean garatuko dira eta ekaitzetarako joera nabarmena hartuko du, non tarteka ekaitz handi xamarrak izango diren, kazkabarra botatzea baztertu gabe.

Goizean haizea aldakor xamar ibiliko da, baina arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperatura koska bat jaitsiko da, 27-28 graduan joaz goia.

Giro motela izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak jaun eta jabe izango dira zeruan eta tarteka euri pixka bat ere utziko dute. Euri gutxi egingo du eta gehienbat eguneko erdiko orduetan egingo du eta euri txiki edo euri langar modura. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, 20-21 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!