Giro ezegonkorragoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 3a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk salbu, eguraldia eguzkitsua izango da. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatzen joango dira eta ekaitzetara joko du.

Ekaitzak arratsalde erditik aurrera izango dira eta tarteka handi xamarrak izan daitezke. Haizea goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean aldiz iparraldetik. Tenperatura zertxobait jaitsiko da, 28-29 graduan joaz goia.

Giro nahasia izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina orokorrean giroa argia eta polita izango da. Arratsaldean zehar ordea, bero-hodeiak azkar batean garatuko dira eta ekaitzetarako joera nabarmena hartuko du, non tarteka ekaitz handi xamarrak izango diren, kazkabarra botatzea baztertu gabe. Goizean haizea aldakor xamar ibiliko da, baina arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperatura koska bat jaitsiko da, 27-28 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!