Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 2a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk izanagatik, giro eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen berriz ere ekaitzen bat lehertzea.

Hala ere, probabilitatea txikia da eta gehienean ateri egongo da. Goizean haizeak hego-ekialdetik joko du; arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik. Tenperatura antzeko mantenduko da, 30-31 graduan joaz goia.

Giro ezegonkorragoa izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk salbu, eguraldia eguzkitsua izango da. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatzen joango dira eta ekaitzetara joko du. Ekaitzak arratsalde erditik aurrera izango dira eta tarteka handi xamarrak izan daitezke. Haizea goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean aldiz iparraldetik. Tenperatura zertxobait jaitsiko da, 28-30 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!