Giro beroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ekainaren 1a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak presente izango dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giroa argia izango da.

Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen azken orduetan ekaitzen bat lehertzea. Haizeak hego-ekialdetik joko du eta azken orduetan ipar-mendebaldera aldatuko da. Tenperatura igo eta 30-32 graduan joko du goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk izanagatik, giro eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen berriz ere ekaitzen bat lehertzea. Hala ere, probabilitatea txikia da eta gehienean ateri egongo da. Goizean haizeak hego-ekialdetik joko du; arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik. Tenperatura antzeko mantenduko da, 30-32 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!