Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 31

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk izanagatik, eguraldia eguzkitsua izango da. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira, baina ez du ekaitzetarako joerarik hartuko.

Haizeak hego-ekialdetik joko du eta tenperatura igo egingo da, 26-27 graduan joaz goia.

Giro beroa izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak presente izango dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giroa argia izango da. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen azken orduetan ekaitzen bat lehertzea. Haizeak hego-ekialdetik joko du eta azken orduetan ipar-mendebaldera aldatuko da. Tenperatura igo eta 30-32 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!