Eguraldi eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 29a

Egun osoan zehar goi-hodeiren bat edo beste ikusiko badugu ere, zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi eguzkitsua izango da jaun eta jabe.

Ipar-ekialdeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura antzeko balioetan kokatuko da, 22-23 graduan joaz goia.

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Goizean zerua urdin mantenduko da. Arratsaldean aldiz goi-hodeiak ugarituko dira, baina ez diote trabarik egingo eguzkiari. Ipar-ekialdeko haizeak jarraipena izango du eta tenperatura igo egingo da, 23-25 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!