Antzeko eguraldia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 27a

Goizean hodei asko izango da zeruan eta oraindik tarteka euri langar pixka bat egingo du. Eguerditik aurrera atertu eta arratsaldean zehar ostarte batzuk zabalduko dira.

Azken orduetan berriz ere hodeiak ugaritu egingo dira, baina ateri eutsiko dio. Ipar-haizeak joko du eta tenperatura igo egingo da, 20-22 graduan joko duelarik goia.

Giro atsegina izango dugu bihar. Goizean hodeiak ugariak izango dira, baina ateri egongo da eta eguraldi lasaia izango dugu. Eguerditik aurrera ostarteak zabaltzen joango dira eta arratsaldean eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura igo egingo da, 22-23 graduan joaz goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!