Altxatzen joango da pixkanaka

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 26a

Goizean oraindik hodei asko eta euri langar pixka bat izango dugu. Arratsaldean zehar atertu eta ostarte batzuk irekitzen joango dira, eguna giro argiagoarekin amaituko dugularik.

Ipar-mendebaldeko haize ahularen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura zertxobait igoko dira, 17-19 graduan joaz goia.

Antzeko eguraldia izango dugu bihar. Goizean hodei asko izango da zeruan eta oraindik tarteka euri langar pixka bat egingo du. Eguerditik aurrera atertu eta arratsaldean zehar ostarte batzuk zabalduko dira. Ipar-haizeak joko du eta tenperatura igo egingo da, 20-22 graduan joko dutelarik goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!