Eguraldi motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 25a

Egun osoan zeruan hodeiak izango dira nagusi eta hodei hauek euri txiki modura zaparradak utziko dituzte arratsalde erdi arte.

Arratsalde erditik aurrera atertzera egingo du eta azken orduetan ateri geratuko da. Ipar-mendebaldeko haizeak jotzen jarraituko du eta tenperatura antzeko kokatuko da, 16-17 graduan joaz goia.

Altxatzen joango da pixkanaka. Goizean oraindik hodei asko eta euri langar pixka bat izango dugu. Arratsaldean zehar atertu eta ostarte batzuk irekitzen joango dira, eguna giro argiagoarekin amaituko dugularik. Ipar-mendebaldeko haize ahularen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura zertxobait igoko da, 17-19 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!