Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 24a

Egun osoan zehar hodeiek zerua estaliko dute eta euri kontuak izango ditugu. Euria zaparradak egun osoan emango dira, baina mardulago egingo du eguneko erdiko orduetan.

Haizeak ipar-mendebaldetik bizi joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, nekez gaindituko dituelarik 16-17 graduak.

Eguraldi motela izango dugu bihar. Egun osoan zeruan hodeiak izango dira nagusi eta hodei hauek euri txiki modura zaparradak utziko dituzte arratsalde erdi arte. Arratsalde erditik aurrera atertzera egingo du eta azken orduetan ateri geratuko da. Ipar-mendebaldeko haizeak jotzen jarraituko du eta tenperatura antzeko kokatuko da, 16-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!