Giro beroa eta ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 22a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia handi xamarra izango da. Hala ere, ateri egongo da eta giro nahiko argia izango da.

Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzen bat edo beste izango da, non handi xamarrak izango diren eta kazkabarra ere egin dezakeen. Haizea goizean hegotik ibiliko da, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldera egingo du. Maximoak 32-34 gradutan errendituko dira, baina arratsalde amaierarako asko freskatuko du.

Askoz giro freskoagoa izango dugu bihar. Goizean goizetik hodeiak nagusi izango dira zeruan eta eguerdi, arratsaldeko lehen orduan, euri txiki moduan zertxobait bustiko du. Hala ere, oso gutxi botako du. Azken orduetan ateri geratuko da. Ipar-mendebaleko haizea ibiliko da eta tenperaturaren beherakada oso handia izango da, 19-20 gradutan joko duelarik goia balio altuenek.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!