Bero zakarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 21a

Goizean eta arratsalde erdi arte, erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta eguraldi argia izango dugu. Arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen ekaitzen bat lehertzea.

Hala ere, probabilitatea txikia da. Hego-ekialdeko haizea ibiliko zaigu tarteka bolada biziekin eta tenperatura asko igoko da, maximoak 33-35 gradutan errendituko direlarik. 

Giro beroa, baina ezegonkorragoa izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia handi xamarra izango da. Hala ere, ateri egongo da eta giro nahiko argia izango da. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzen bat edo beste izango da, non handi xamarrak izango diren eta kazkabarra ere egin dezakeen. Haizea goizean hegotik ibiliko da, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldera egingo du. Maximoak 32-34 gradutan errendituko dira, baina arratsalde amaierarako asko freskatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!