Giro polita

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 20a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugu zeruan, goizean hodei baxu batzuk ere, baina orokorrean ostarteak nagusituko dira eta giro argi eta ederra izango dugu egun osoz.

Haizea aldakor xamar ibiliko zaigu, goizean hego ukitu batekin, eta tenperatura antzeko balioetan kokatuko da, 25-27 gradutan joaz goia.

Bero zakarra izango dugu bihar. Goizean eta arratsalde erdi arte, erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta eguraldi argia izango dugu. Arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen ekaitzen bat lehertzea. Hala ere, probabilitatea txikia da. Hego-ekialdeko haizea ibiliko zaigu tarteka bolada biziekin eta tenperatura asko igoko da, maximoak 33-35 gradutan errendituko direlarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!