Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 19a

Goizean hodei batzuk agertuko dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Goiz erditik aurrea erdi eta goi-mailako hodeiak nagusituko dira, baina giroa eguzkitsua izango da.

Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira, baina ez du ekaitzetara joko. Ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, 26-27 graduan joaz goia.

Giro polita izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugu zeruan, baina orokorrean ostarteak nagusituko dira eta giro argi eta ederra izango dugu egun osoz. Haizea aldakor samar ibiliko zaigu, goizean hego ukitu batekin, eta tenperatura antzeko balioetan kokatuko da, 25-27 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!