Giro beroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 18a

Goizean goi-hodei batzuk agertuko dira, baina giroa argia eta eguzkitsua izango da. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira eta arratsalde erditik aurrera ekaitzen bat edo beste izango da.

Haizeak hegoaldetik harro samar joko du eta tenperatura are gehiago igoko da, 31-33 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean hodei batzuk agertuko dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Goiz erditik aurrea giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira, baina ez du ekaitzetara joko. Ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, 27-28 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!