Uda beteko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 17a

Egun osoan zehar zeruan tarteka goi-hodei batzuk agertuko dira eta arratsaldean zehar bero-hodeiren bat edo beste, baina hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta eguraldi eguzkitsua izango dugu egun osoz.

Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura igo egingo da, 29-30 graduan joko duelarik goia.

Giro beroa izango dugu bihar. Goizean goi-hodei batzuk agertuko dira, baina giroa argia eta eguzkitsua izango da. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira eta arratsalde erditik aurrera ekaitzen bat edo beste izango da. Haizeak hegoaldetik harro samar joko du eta tenperatura are gehiago igoko da, 31-32 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!