Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 15a

Goizean hodei baxuren bat salbu, eguraldi eguzkitsua izango da.

Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira eta mendebaldetik erdi eta goi-mailako hodeiak ere ugarituko dira, baina ekaitzetarako joera txikia izango denez, orokorrean ateri eutsiko dio eta eguraldi lasaia izango da. Hego-haizea ibiliko da eta tenperatura igo egingo da, bero handia egingo duelarik. Maximoak 31-32 gradutan errendituko dira.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean goi-hodei batzuk izango dira eta arratsaldean aldiz, bero-hodei batzuk, baina ez du ekaitzerako joerarik izango eta giro lasaiak jarraipena izango du. Beste egun batez hego-haizeak joko du eta tenperatura antzeko mantenduko da, 31-32 gradutan joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!