Uda beteko eguraldia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 14a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia nahiko handia izango da eta tarteka zeruari kolore zurixka emango diote. Hala ere, giro lasaia izango da.

Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatzen joango dira eta arratsalde erditik aurrera ekaitzetarako joera hartuko du, non tarteka ekaitzen bat edo beste izango den. Hego-haizea ibiliko da eta tenperatura igo egingo da, 28-30 gradutan joaz goia. 

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Goizean hodei baxuren bat salbu, eguraldi eguzkitsua izango da. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira eta mendebaldetik erdi eta goi-mailako hodeiak ere ugarituko dira, baina ekaitzetarako joera txikia izango denez, orokorrean ateri eutsiko dio eta eguraldi lasaia izango da. Hego-haizea ibiliko da eta tenperatura igo egingo da, bero handia egingo duelarik. Maximoak 31-32 gradutan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!