Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 13a

Goizean goi-mailako hodei batzuk eta hodei baxuren bat edo beste salbu, eguraldi polita izango da. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatzen joango dira eta ez da baztertzen egunaren amaieran ekaitz isolaturen bat lehertzea.

Hala ere, aukera oso txikia da eta gehienean ateri eutsiko dio. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturak koska bat gora egingo du, 26-27 gradutan joko duelarik goia.

Uda beteko eguraldia izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia nahiko handia izango da eta tarteka zeruari kolore zurixka emango diote. Hala ere, giro lasaia izango da. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatzen joango dira eta arratsalde erditik aurrera ekaitzetarako joera hartuko du, non tarteka ekaitzen bat edo beste izango den. Hego-haizea ibiliko da eta tenperatura igo egingo da, 28-30 gradutan joaz goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!