Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 12a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ostarteekin tartekatuko dira eta eguraldi lasaia izango dugu. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira eta azken orduan ekaitzen bat lehertzeko aukera txiki bat dago.

Hala ere, gehienean ateri eutsiko dio. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, 25-26 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean goi-mailako hodei batzuk salbu, eguraldi eguzkitsua izango da. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatzen joango dira eta ez da baztertzen egunaren amaieran ekaitz isolaturen bat lehertzea. Hala ere, aukera oso txikia da eta gehienean ateri eutsiko dio. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturak koska bat gora egingo du, 26-27 graduan joko duelarik goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!